Sora "A" lidertzan bederatzi punturekin

G.Azkarate 2016ko urr. 2a, 20:47

Sora "A"k lehen zatian erabakita utzi du Lagun Onak-en aurkako partidua eta sailkapenaren gorenean jarraitzen du. Sora "B"k eta Jubenilek ligaxkako lehen garaipena lortu zuten atzo.

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Soraluze "A" 2-1 Lagu Onak

Goleatzaileak: "Txiki" eta Unanue

Sailkapena: 1go, 9 punturekin

Hirutik-hiru "Pele"ren mutilentzat

Hirugarren garaipena erreskadan lortu dute soraluzetarrek gaur arratsaldean Lagun Onak taldea 2-1 mendean hartu ostean. Txapelketa hasi zenetik hiru aste igaro dira eta Iñaki "Pele"ren mutilek partida guztiak irabazi dituzte.

Aukera argirik gabe joan dira partiduaren hasiera eta 35. minutuan iritsi da partiduko lehen gola. Area ertzetik metro gutxira egin du falta jaurtiketa "txiki"k eta baloia hesiak desbideratu ostean sartu da sare barrura (1-0). 37. minutuan River-ek eskuin hegaletik egindako erdiraketa gutxigatik ez du defentsa azpeitiarrak bere atean sartu. Lehen zatia amaitzear zela, 43. minutuan, zabaldu du aldea markagailuan Unanuek buruz erdiraketa bat errematatuta (2-0).

Bigarren zatia hasi bezain azkar, 4. minutuan, murriztu dute aldea azpeitiarrek falta jaurtiketa bikain bat sareratuz. Golarekin azpeitiarrak esnatu eta aukerak sortzen hasi dira. Etxekoen defentsak lan ezkerga egin behar izan du bisitarien erasoak geratzeko. Atezainaren lan ona ezinbeztekoa izan da, batez ere, sakonean sartutako paseak mozterako orduan. 34. minutuan izan dute Lagun Onak-ekoek partidua berdintzeko aukera garbiena baina baloia zutoinean lehertu da. Partiduaren azken minutuetan etxekoak saiatu dira joku zuzenarekin arriskua sortzen baina ez dute asmatu.

Soraluze "A" taldea denboraldi hasiera bikaina egiten dihardu eta taularen gorenean kokaturik dago bederatzi punturekin. Hurrengo partidua Zestoan jokatuko dute.

1go Erregional maila

Taldeak: Eibartarrak 1-4 Soraluze "B"

Goleatzaileak: Aitor Bueno (2), Raul (1) eta Argoitz (1)

Sailkapena: 4. 3 punturekin.

1go Jubenilen maila

Taldeak: Soraluze 2-0 Arrasate

Goleatzaileak: Gil (1) eta Larreategi (1)

Sailkapena: 6. 3 punturekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.