Porra ez du inork asmatu, baina badaukagu sariduna

Erredakzioa 2016ko ira. 27a, 12:01

Guztira 8 lagunek hartu dute parte hauteskundeetako porran baina bakar batek ere ez du eserlekuen banaketa zehatza asmatu. Horrela gelditu da Legebiltzarreko eserlekuen banaketa: EAJk 29, EHBilduk 17, Elkarrekin-Podemosek 11, PSE-EEk 9 eta PPk 9.

Pil-pileanen kamiseta eta pegatina ez dugu eman barik lagako. Parte hartzaile guztien artean egin dugu zozketa eta hauxe sariduna: Aidor Aizpuru Txurruka. Zorionak Aidor Gainontzeko guztioi, mila esker parte hartzeagatik. Ea hurrengoan asmatzen duzuen!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.