Soraluzeko bikoteak Patxi Zaporra memorialaren LII. edizioko txapela jaztea lortu zuen atzo Zarautzen. Finalean Errasti eta Elova, Usurbilgo bikotea 22-11 hartu zuten mendean partida hasieratik amaierara menderatu ostean. Patxi Zaporra memoriala Zarautzeko Frontoi-txiki pilotakuan jokatzen da eta jendez lepo egon zen partidu osoan zehar.
Soraluzekoen txapelketa bikaina
Atxotegi eta Irureta bikoteak txapelketa bikaina egin du jokatutako partida guztiak irabazita. Finaleko lehen zatian soraluzetarrek 16-2ko partziala jarri zuten markagailuan eta txapela erraz jantziko zutela zirudien. Kontuak-kontu usurbiltarrek intentsitatea igo zuten jokoan eta tantoak egiten hasi ziren. Amaieran 22-11ko markagailuarekin lortu zuten soraluzetarrek partidua irabaztea.
Aitor Atxotegi finaleko jaun eta jabe izan zen eta era guztietako tantoak egin zituen ikusleen gozamenerako. Finaleko jokalari onenaren saria jaso zuen soraluzetarrak txalo zaparra artean.
Patxi Zaporra LII. memoriala:
1-Atxotegi- Irureta
2-Errasti-Elova
3-Urbieta-Lakaba
4-Urkizu-Lizeaga