Irene Perez, 19 urte. Administrazioa eta finantzak ikasten dihardu.
Orain dela 8 urte hasi zen gimnasian. Malagan oporretan zela Pekingo joku olinpikoak ikusi zituenean piztu zitzaion grina. Orain Euskadiko txapelduna da.
Lehen txapelketa?
2012an, Gipuzkoako azpi-txapeldun izan nintzen. Hasieran, ez nuen lorik egiten txapelketen aurretik.
Aurten denboraldi bikaina.
Bai, gozatu egin dut. Gipuzkoan bigarren postua lortu nuen eta Euskadiko txapeldun izan naiz.
Zer esaten dizute ingurukoek?
Familia eta lagunak oso pozik daude eta eskertzen dut berotasun hori, dena dela, eskatzen didate beraiekin gehiago egoteko.
Zenbat entrenatzen duzu?
Hasieran astean bi egunez ordubete, orain, astean 5 egunez hiru ordu, gehi txapelketak . Entrenamenduak gogorrak dira, baina merezi dute.
Momentu gozoena?
2015ko euskadiko txapeldun izan nintzenean ama eta biok negarrez besarkatu ginenekoa.
Zer erakutsi dizu kirolak?
Disziplina. Daukazun denbora ondo aprobetxatzea; lagunekin eta familiarekin egoteko, ikasteko, deskantsatzeko... Azken lau urteetan galdu dut Gaztañerre eguna (barre artean).
Eta hemendik aurrera?
Abenduan Poloniara noa eta gimnasia alde batera utziko dut, baina 2017an Espainiko txapelketarako sailkatu eta bertan erretiratzea gustatuko litzaidake.
Laburragoak:
Gimnasiak erakutsi dizuna? Talde-lana.
Maniarik? Txapelketa aurretik ez gosaltzea.
Amets bat? Espainiako selekziora joatea.
Janari gustokoena? Pasta
Afizio bat? Lo egitea
Gimnasia ezean? Ez dut imaginatzen bizitza gimnasiarik barik.