Gotzon Elizburu Sorturen birfundazioa gidatuko duen zuzendaritzako kide izango da

E. Unamuno 2016ko uzt. 7a, 12:45

Joan zen zapatuan Gasteizko Europa jauregian egin zen batzarra. / Sortu.eus

Sorturen nazio batzarrak alderdiaren "birfundazio" prozesua gidatzeko hautatu duen zuzendaritzako kideen artean dago Gotzon Elizburu soraluzetarra.

Gotzonekin batera zuzendaritza berria osatzeko beste hamairu lagun aukeratu zituzten joan zen zapatuan Gasteizen zuten nazio batzarrean: Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Pello Otxandiano, Gorka Elejabarrieta, Maite Sabalza, Enkarna Cordon, Jone Etxeberria, Unai Gonzalez, Oiakue Azpiri, Haimar Altuna, Kizkitza Gil de San Vicente eta Eneko Aldana.

Hamalau lagun hauek Egungo Kontseilu Nazionalaren tokia hartu dute, eta abenduaren 17ko kongresura artean ariko dira, egiteko jakin batekin: Sorturen "birfundazio" prozesua gidatzea. Egunerokoaz ere arduratuko dira. Egungo zuzendaritzatik Otegi baino ez dago —dena dela, 2009ko urritik aurtengo martxora arte preso egon da hura, Bateragune auziaren ondorioz—.

Berria egunkariak zuzendaritzarako aukeratutako kideen soslaiak ergitaratu ditu, tartean, Gotzonena:

Gotzon Elizburu Beristain. Soraluze (1988). Kazetaritzan lizentziatua eta EITB-EHU Multimedia Komunikazioan masterra du. Ernai gazte erakundeko koordinatzaile eta bozeramailea izana. Sorturen Iratzar fundazioko komunikazio arduraduna da.

Egungo Kontseilu Nazionalaren tokia hartu dute, eta abenduaren 17ko kongresura artean ariko dira, egiteko jakin batekin: Sorturen "birfundazio" prozesua gidatzea. Egunerokoaz ere arduratuko dira. Egungo zuzendaritzatik Otegi baino ez dago —dena dela, 2009ko urritik aurtengo martxora arte preso egon da hura, Bateragune auziaren ondorioz—.