[BIDEO ERREPORTAIA] Amets bat? Lehen mailan jokatzea.

G.Azkarate 2016ko eka. 29a, 11:13

Haritz Albisua, Soraluzeko futbol jokalariak urte bikaina egin du Bigarren B mailan Barakaldo taldearekin. Futbolari lotuta bizitakoak kontatu dizkigu bideo honetan.

Lehen urratsak Eibarren

11 urterekin hasi nintzen Eibarren jokatzen. 19 urterekin lehen taldean aurre denboraldia egiteko aukera izan nuen 2. B mailan.

Hirugarrenetik 2.B mailara

19 urte nituela sentitu nuen urte batzuetan futboletik bizitzeko aukera izan nezakeela. Elgoibarren eta Portugaleten jokatu nuen hirugarren mailan eta azken bi urteak Barakaldon 2.B mailan.

Lesioen amets gaiztoa

Belauna hautsi nuenean bizi izan nituen fubtolean momentu gogorrenak.

Denboraldia behetik gora

Lesioak medio ez nuen denboraldia ondo hasi baina martxa hartu ostean partidu guztiak jokatzen hasi nintzen  taldearentzat jokalari garrantzitsua bilakatu arte.

Errege kopan Valentziaren aurka

Hirugarren fasera heltzeko helburua lortu nuen Barakaldorekin eta lehen mailako Valentziak kanporatu gintuen. Mestallan jokatzea esperientzia berri bat izan zen, beste dimentsio bateko futbola.

Bigarren A mailarako play-off-a

Lleidak zapuztu zigun igoeraren ametsa. Igoera fasean ez genuen lortu urte osoan erakutsitako maila ematea.

Jokalari onenen artean izendatua

“Hablemos de futbol” web gunean Bigaren B mailako bigarren erdilari onena izendatu ninduten zaletuek. Lanean jarraitzeko motibazio gehigarri bat izan da niretzat.

Barakaldoko zaletuak

Oso gertu sentitzen ditugu eta eskertzen du herria taldearekin dagoela ikustea.

Etorkizunera begira

Barakaldorekin kontratua amaitzen zait eta aukera onenaren zain nago orain. Bigarren A mailara saltoa ematea izugarria litzateke  baina ez da erraza.

Motzean...

Amets bat: Lehen mailan jokatzea

Izen goitia: “El pitbul” Albisua

Jokalari izaera: Langilea

Maniarik: zelaira eskumako hankarekin sartzea, marra zapaldu gabe.

Futbolari kuttunena: Zinedine Zidane

Entrenatzaile bat?: David Movila eta Gaizka Garitano