Herritarren elkartasunez betetako ogitarteko erraldoia

G. Azkarate 2016ko eka. 19a, 13:57

Soraluzeko ogitarteko handiena egin zuten atzo Etxaburueta kalean. Aspanogi, leuzemia duten pertsoneri laguntza ematen dien elkartea laguntzera bideratu zuten ekimenean jasotako dirua. Asier, Olatz, Manolo, eta lanean jardun zuten guztiek herria zoriondu nahi izan dute festa borobiltzen laguntzeagatik. 

850 pintxotik gora saldu zituzten Intxixu, Arrano eta Bolia tabernetako antolatzaileek jakinarazi digutenez. Aspanogi elkarteko kideek eta antolakuntzan, zein egunean bertan ekimena aurrera joan zedin lagundu zuten guztiek eskerrik beroenak eman nahi izan dizkiete Soraluzeko herriari ekimenean parte hartzeagatik. 

Ikusi bideoa hemen.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.