Esozi Leturiondo elkarrizketatu dute ETB1n

Erredakzioa 2016ko eka. 15a, 10:19

Fermin Etxegoien kazetariak Esozi Leturiondo (Soraluze, 1951) elkarrizketatu du ETB1eko Berandu baino lehen saioan. 8 minutu inguruko elkarrizketa mamitsuan, besteak beste, memoria pertsonala, bortxakeria politikoa, justizia, eta gure herriaren iragana, orainaldia eta etorkizuna jorratu dituzte.

Gasteizera joango da Oñatiko kazetaria. Hiriburuan, San Martin auzoan zehazki, Euskadiko Ezkerrako (EE) buruzagi izandako Mario Onaindiarekin bizitza partekatu zuen emakumearekin elkartuko da, Esozi Leturiondorekin.

Egun, Leturiondo Mario Onaindia Fundazioaren presidentea da, eta, 2005 eta 2012 bitartean, Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkidea izan zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.