Jokin Muñoz garaile Galdaramiñon

G.Azkarate 2016ko eka. 13a, 14:06

Jokin Muñoz helmugaratzen

1:25:10 behar izan zituen Jokin Muñoz-ek  Galdaramiñoko mendi-igoerako 18km-ak burutzeko. Azken kilometroetan jotako erasoaldiari esker lortu zuen garaipena.

Eibar auzoko, Urkiko festetan ospatzen da Galdaramiñoko mendi-igoera lasterketa. 1:25:10eko denborarekin lortu zuen Jokinek lasterketa irabaztea. Bigarren postuan Sergio Garcia oñatiarra sailkatu zen 1:26:13ko denborarekin eta hirugarren Ruben Arrizabalaga mutrikuarra 1:26:26ko denborarekin.

Landutako garaipena Galdaramiñon

Goizeko 9:30etan ekin zioten 48 korrikalarik Galdaramiñoko mendi-igoerari giro paregabean. Lasterketaren hasieran bost korrikalari aurreratu ziren, tartean Jokin soraluzetarra, eta atzean utzi zituzten gainontzekoak. Lehenengo tontorrera horietatik hiru bakarrik iritsi ziren erritmo bizian. Lasterketa hasierako taldetxo horretan, Jokinek segundu batzuk galtzen zituen mendi goikaldeetan baina azkar berreskuratuz. 13. km-an  Jokinek erasoa jotzea erabaki zuen maldan beherako ibilbidea zetorrela baliatuz. Taldeko bi korrikalariak atzean uztea kosta bazitzaion ere, azken hiru kilometroak bakarrik egin zituen helmugaratu arte. Jokinek esan digunagatik, oso pozik dago lortutako garaipenagatik, izan ere, orpoan arazo batzuk medio, ezin izan du mendiko entrenamendurik egin. "Irabazle moduan nire alaba eskuetan hartuta helmugako garaile zinta igarotzea eta familia bertan zain izatea da gehien betetzen nauena" .

1-Jokin Muñoz 1:25:10 Mendaro/Soraluze
2- Sergio Garcia  1:26:13 Oñati
3- Rubén Arrizabalaga  1:26:26 Mutriku

Sailkapen osoa eta bideoak hemen