Soraluzeko gimnasta gazteak lehen postua lortu zuen domekan Gasteizen jokatu zen gimnasia erritmikoko Euskadiko Txapelketan. Lehenengo aldiz lehiatu zen Irene Senior A mailan eta mazak erabiltzen diren modalitatean puntuaziorik onena lortu zuen. Uztaiarekin 10. postua eskuratu zuen eta taldekako proban 5. sailkatu zen Ipurua klubeko neskekin. Aipatzekoa da mazak erabiltzen diren modalitatean Euskadiko lehen hiru sailkatuak gipuzkoarrak izan zirela.
Sinestu ezinik
Gipuzkoako txapelketa amaitu ostean hasi zen Irene Euskadiko proba prestatzen eta kontuan hartutasenior A mailan lehen aldiz leihatuko zela, "disfrutatzea eta proba on bat egitea" ziren bere helburu nagusiak; "Inondik ere ez nuen espero ezer lortzerik". Kontuak-kontu soraluzetarrak proba biribila egin zuen mazekin. Irenek esan digunagatik lortutakoa sinestu ezinik dago oraindik eta oso pozik emaitzarekin; "Lehen postua lortu nuela esan zidatenean negarrez hasi nintzen, ezin nuen sinestu". Mazekin egindako lana bikaina izan zela aitortu digu Irenek "ez nuen espero horrelako maila ematerik onenen artean".
Denboraldi bikaina Irenerentzat
Soraluzeko gimnasta maila bikainean lehiatu da aurtengo denboraldian. Ibarran ospatu zen Gipuzkoako txapelketan 2. postua lortu zuen maza eta uztaiarekin eta taldekako proban lehenengo postua Eibarko ipurua klubeko neskekin. Gasteizen ospatu berri den Euskadiko txapelketan aldiz, lehen postua lortu du mazetan.