Soraluze "B" txapeldun!

G.Azkarate 2016ko mai. 29a, 11:26

Bigarren urtez jarraian Soraluze "B" taldeak erregional mailako Gipuzkoako kopa irabazi du. Final haundia izan da taldeak adore eta ilusio ikaragarria erakutsi zuen berdegunean eta herritik Ordiziara joandako ehun zaletu baino gehiagok taldeak garaipenera hauspotu zuten.

Soraluze "B" taldeak bi eta huts hartu zuen mendean Gazte Azkuene Ordizian eta emaitza horrekin bigarrezn urtez jarraian erregional mailako Gipuzkoako kopa irabazi du herriko taldeak. Lehen zatian "Txato"k jarri zuen aurretik markagailuan Soraluze penaltiz. Bigarrezn zatian Argoitz-ek, taldeko goleatzaileak, buruz sartu zuen bigarrena eta partida erabakita utzi zuen.

Soraluzetarron festa Ordizian

Eguerdiko 15:00etan abitu ziren ehun zaletu baino gehiago estaziotik herriko taldea finalean animatzeko prest. Soraluze "B" taldeak pasadan urtean Zumaian lorturikoa errepikatzea besterik ez zuen buruan finalak irabazteko jokatzen baitdira. Orain arte iñork lortu ez duena lortu zuten soraluzetarrek, Gipuzkoako kopa bi urtez jarraian irabaztea.

Epaileak txistua jo bezain azkar joan ziren talde biak gola egitera baina hasierako minutuetan tentsioa eta hutsik ez egiteko beldurrak bultzatuta gol aukera gutxi egon ziren. 15. minutuan Uriguen, Elgoibarko aurrelariak baloia area barruan zapaldu zuen eta defentsak penaltia egin zion. "Txato"k jaurti zuen penaltia gola eginez eta taldea markagailuan aurreratuz (1-0).

Bigarren zatian Ander de Luis-en mutilak indartsu atera ziren, finala erabakita usteko gogoarekin. 12. minutuan, "txato"k falta bat azkar atera zuen Gazte azkueneko jokalariak despistatuta harrapatzeko intentzioarekin, Raul-i pasa, honek erdieratu egin zuen eta Argoitz, taldeko goleatzaileak gola egin zuen partidua erabakita utziz (2-0).

Taldeak eta afizioak bat egin zuten

Turutak, txaloak, eta eztarri urratuak guztia eman zuten finala ikustera Ordiziara joan ziren ehun zaletu baino gehiagok. Lehen minututik  taldea hauspotu zuten uneoro jokalari guztiak banan-banan animatzen eta abestiak kantatzen. Ez zen bat bera ere falta izan, guztientzat animo kantuak  izan zituzten zaletuek: Baka, Haritz, Ojea, Oregi, Letu, Igartua, Bueno, Txato, Uriguen, Argoitz, Raul, Borja, Delu, Aitor, Koldo, Gil, Urko, Txopi, Egoitz, Gustino, Jokin eta Seaman.  Talde honek berriz ere Soraluze herria futbolarekin garaipena gozatzera eraman du. Aurtengo denboraldia amaitu da eta orain gozatzea besterik ez da geratzen, hurrengo urtean berriz ere ikusiko dute elkar zaleek eta jokalariek berdegunean.

ZORIONAK SORA!

Argazkiak: Jokin Ruiz