Gipuzkoako txapelketan bigarren postua lortu ostean Euskadiko gimnasia erritmikoko txapelketan maila ematea izango da Ireneren erronka. Gasteizen ospatuko da Euskadiko txapelketa Abetxukoko kiroldegian. Goizeko 9:00etan irekiko dira kiroldegiko ateak. Antolatzailea Euskadiko gimnasia erritmikoko federazioa da.
Irenek bakarka mazekin eta uztaiarekin jardun beharko du eta ostean Ipurua klubeko neskekin modalitate mixtoan; sei gimnasta, hiru uztai eta hiru maza parerekin hain zuzen ere.