Muralak ezabatzea "herria garbi mantentzeko neurri bat gehiago" dela adierazi du alkateak

E. Unamuno 2016ko mai. 24a, 13:09

Udalak zubiko horma zuritu du berriz.

Alkatearen esanetan "berdeguneak garbitu diren bezala herriko hormetatik grafiti eta pintadak garbitzea" da Udalaren helburua. Gaineratu du "udaletxeko ateak zabalik daudela murala egin nahi duen edonork baimena eskatu dezan".

Alkateak jakinarazi du Udal Gobernuak zibismoaren ordenantza onartzeko asmoak bere horretan jarraitzen duen arren, muralak ezabatzea herria garbi mantentzeko neurrien arteko "beste bat baino ez" dela, eta ez duela zerikusirik "etorkizunean ordenantza onartzeko garatuko den prozesuarekin EH Bilduko zenbait kidek sare sozialetan adierazi duten moduan".

Mural gehiago ezabatzeko asmoa duten galdetuta, alkateak aitortu du jakitun direla muralak ezabatzeak "herritar batzuen fibra ikutu" duela baina ez du argitu etorkizunean mural gehiago ezabatuko dituzten ala ez.