Herritarrak "koloretako murala" margotzera gonbidatu dituzte

E. Unamuno 2016ko mai. 23a, 23:06

"Udalak mural hau zentsuratu dau" mezua Zubiko muralean.

Arratsaldean Plaza Berrian egin duten bilkuran erabaki dute zapatu goizean Santa Anako murala margotzeko gonbidapena egitea herritarrei "nahi genuke mural koloretsu bat margotzea, adin guztietako herritarrekin batera".   

Bilkuran izan diren hainbat lagunek "Udalak inorekin berbarik egin barik muralak ezabatu izana" kritikatzearekin batera, harridura ere adierazi dute udal gobernuak "eskuartean duen ordenantza eztabaidatu aurretik" muralak ezabatu dituelako. "Kaleak adierazpen askatasunaren eta adierazpen askerako lekua" izan behar duela-eta, zapatu goizean, 10:00etan, Santa Ana kaleko horman murala margotzera gonbidatu dituzte herritarrak, "koloretako herri anitz eta mozalik gabearen alde".  

Zubiko murala ere berriz margotzeko asmoa agertu dute, "momentuan erantzuteko egin duten behin behinekoa baino politagoa" izango dela adieraziz.  

  

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.