Eguraldi txarrak lasterketa baldintzatuko zuela aste osoan zehar aurreikusita zegoen eta horri aurre egitea beste aukerarik ez zuten izan korrikalariek. Pronostikoetan Kilian Jornet zen gizonezkoetan irabazteko izen nagusietako bat eta ez zuen hutsik egin. Emakumezkoetan Yngild Kaspersen izan zen lehena 4:50:58ko denborarekin.
Muñoz-en lehenengo Zegama-Aizkorri mendi-maratoia
Inoiz ez ahazteko lasterketa Soraluzeko korrikalariarentzat. 450 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan baina horietatik 388k bakarrik amaitu zuten. Tartean Jokin Muñoz 101. postuan. Jokinek esan digunagatik ibilbidean zehar lokatz asko zegoen eta lasterketa gogorra izan zen. Dena den, santo espirituko igoeran zegoen giroak, jasotako berotasun eta animoak nahikoak izan ziren lasterketaren gogortasuna eta baldintza txarreri aurre egiteko.
Aizkorri gaineko gune harritsu-teknikoetan erritmoa jeitxi behar izan zuen Jokinek eta hor hotza barruraino sartu zitzaion. Momento horiek izan ziren lasterketako gogorrenak egoerari buelta ematea kostatu zitzaiolako. "Egindako lasterketarekin oso gustora nago eta badakit hau ez zela posible izango familia, lagunak eta ingurukoen berotasun eta animorik gabe". "Nire alabarekin helmugaratzea eta aitatxo txapeldun idatzita zuen kamixeta ikustea izan zen sari handiena".
Sailkapena orokorra hemen.
Berria komunikabideak egindako bideoa.