Finalerako txartela jokoan

G.Azkarate 2016ko mai. 23a, 20:30

Ibai Bolinaga pilota jotzen

Deba Arroko pelota txapelketako itzulikoa jokatuko dute Soraluzeko pilotariek martitzenean 19:45etan frontoian. Andreuk, min hartuta dagoen Atxotegiren lekua beteko du.

Maiatzak 24, martitzena

Deba Arroko pelota txapelketa -final-erdiak-

Itzuliko partidua

Taldeak: Andreu-Bolinaga VS Zubizarreta-Zubizarreta

Lekua: Udal pilotalekua, Soraluze

Ordua: 18:45

Aitor Atxotegiren lekua beteko du Andreuk soraluzetarra min hartuta dagoelako. Final-erdietako joaneko partiduan 4-22 irabazi zuten Atxotegi eta Bolinagak eta emaitza horrek esku-eskura utzi die finalerako sailkatzea.

Maitzak 25, eguaztena

Taldeak: Muguruza-Iñarra VS SAntamaria-Aldape

Lekua: Udal pilotalekua, Bergara

Ordua: 18:30

Gorka Santamariak eta Andoni Aldape daukaten onena eman beharko dute Bergarako taldearen kontrako partiduan. Joaneko partiduan 13-22 galdu zuten eta finalerako txartela lortu nahi badute ezingo dituzte pasadan asteko hutsak egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.