Sora "B" finalean da!

G.Azkarate 2016ko mai. 22a, 13:24

Sora "B"k 3-0 hartu zuen mendean Luberri taldea Añorgan eta Gipuzkoako kopako finalerako txartela lortu du. Lehen zatian "Letu"k egin zuen gola eta bigarrenean Uriguen eta Raul-ek.

Bigarren urtez jarraian Gipuzkoako kopako finala jokatuko du Soraluze "B" taldeak. Luberri taldea menderatu behar zuten Ander de Luis-en mutilen eta aurkariaren futbol zelaian gainera. 20. Minutuan jarri zuen taldea aurretik "Letu"k eta bigarren zatian erabakita utzi zuten partidua Raul eta Uriguenek golek.

Ez zegoen galtzerik atzo Añorgan

Giro bikaina atzo Añorgako fubtol zelaiko armailetan Gipuzkoako kopako final-erdietako partidua ikusteko. Soraluze "B"k  Luberri Donostiako taldea zuen aurkari eta pasadan urtean lortutako afera berriz ere lortzea zen helburua. Herritik zaletu asko gerturatu zen bertara eta Soraluzeri ez zitzaizkion animoak eta berotasuna falta.

Lehen zatian talde biak ondo irten ziren berdegunera baina Soraluzek hartu zuen aginte makila. Baka atezainak segurtasuna erakutsi zuen atzeko lerrotik eta banan-banan jokalari guztiek hartu zuten konfiantza hori. 20. minutuan "Letu"k areaz kanpotik boleaz gol ikusgarri batekin jarri zuen Sora markagailuan aurretik (0-1).

Bigarren zatian partidua erabakitzeko ordua iritsi zen eta taldeak lasaitasun hori behar zuen partidua eskuetatik joan ez zedin. Markagailuan aldea Raul eta Uriguenen golek handitu zuten Soraluzekoen ametsa berriz ere egi bihurtuz. Bigarren urtez jarraian finalerako txartela lortu du taldeak denboraldi bikain bati merezitako amaiera emanaz.

Datorrena astean lortutako saria gozatzera aterako dira Soraluze "B" taldeko jokalariak  futbol zelaira eta berriz ere Gipuzkoako kopa herrira ekartzen saiatuko dira.

Argazkiak: Jokin Ruiz