Partidu bikaina jokatu zuen Soraluzeko bikoteak Deba Arroko final-erdietako joanekoan Eskoriatzako udal pilotalekuan Zubizarreta anaien kontra. Atxotegik eta Bolinagak esku-eskura dute finalerako txartela.
Deba Arroko pelota txapelketa 1go final-erdiak
Joaneko partidua
Taldeak: Zubizarreta-Zubizarreta 4-22 Atxotegi-Bolinaga
Partidua hasi eta bukatu goitik egin zuen Soraluzeko bikoteak. Atzean Bolinagak txapelketa osoan erakutsi duen maila eta seriotasuna erakutsi zuen pelotarik galdu gabe eta peloteoan nagusitasun handiz erabiliz Zubizarreta atzelaria. Atxotegik aurrean aldiz jokaldiak egin zituen eta ez zuen arazorik izan Zubizarreta aurrelaria baino gehiago izateko. Tantoak Soraluzetarren alde jausten hasi ziren eta itzuliko partidurako emaitza ezin hobea lortu zuten.
Atxotegik eta Bolinagak Soraluzeko frontoian jokatuko dute itzulikoa datorren martitzen edo eguaztenean.
Deba Arroko pelota txapelketa 2. final-erdiak
Joaneko partidua
Taldeak: Santamaria-Aldape 13-22 Muguruza-Iñarra
Soraluzeko bikoteak ez zuen partidu ona jokatu martitzenean Soraluzeko frontoian. Muguruza eta Iñarrak ez zuten joko ikusgarria egin baina tantoak pilatzen joan ziren eta partidua irabazi zuten. Aurrean Muguruza indar handiko pilotakadekin Santamaria baino gehiago izan zen soraluzetarrari jokatzeko aukerak kenduz eta aurreko tantoetan jaun eta jabe izanez. Aldapek atzean lan ona egin zuen eta ondo eutsi zion Iñarrari atzeko koadroetako peloteoan, ala ere, ez zen nahikoa izan partidua irabazteko.
Santamaria eta Aldapek datorren martitzen edo eguaztenean jokatuko dute itzuluko partidua.