Ibarran ospatu zen Gipuzkoako gimnasia erritmikoko txapelketa. Irene Perez Soraluzeko gimnastak bigarren postua lortu zuen bakarka maza eta uztaiarekin. Taldekako erakustaldian ere bigarren postuan sailkatu zen Eibarko Ipuru kluba taldeko neskekin. Irene lehen aldiz lehiatu da aurten Senior A mailan eta esan digunagatik oso pozik dago lortutako emaitzarekin. "Bigarren postua lortu nuela jakin nuenean ezin sinetsita nengoen oso pozik nago lortutako emaitza pertsonalarekin eta baita taldeko neskekin lortutakoagatik".