Sora "A"k eta Jubenilek amaitu dute denboraldia

G.Azkarate 2016ko mai. 15a, 13:31

Sora "A"k 0-1 galdu zuen Bergararen kontra partidu gogor batean. Jubenilek 7-5 hartu zuten mendeean Billabona norgehiago maldaz gora jarri ostean. Denboraldiko azken partidua izan zen talde bientzat.

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Soraluze "A" 0-1 Bergara

Sailkapena: 5. 48 punturekin

Azken minuturarte borrokatu zuen taldeak

Tentsio handiko partidua jokatu zuten Soraluze "A" eta Bergarak zapatu arratsaldean. Bergara taldeak mailaz igotzeko aukerak zituen soraluzetarren kontra irabazi eta Urolak Arrasateri irabazi ezkero. Soraluzeko taldea Bergara baino gehiago izan zen partidu osoan zehar baina ez zuten asmatu gol-aukerak sareratzen. Unanuek izan zuen 16. minutuan lehen aukera baina baloia jokalariaren aurreitk igaro zen. 27.minutuan Oier Arizbanarretaren errematea langaz gora joan zen. Jarraian "txato" buruz-buru geratu zen bergarakoen atezainaren aurrean baina geldiketa ona egin zuen. Lehen zatiaren luzapenean iritsi zen bisitarien gola. Bergarakoen jaurtiketa bat Isusi atezainak bikain erantzun ostean aldaratzea Bergarako aurrelariaren ohinetara iritsi eta ezin izan zuen bigarrenean gola saihestu (0-1).

Bigarren zatian gol-aukera gutxi izan zituzten talde biek. Partiduaren tentsioak gora egin zuen eta falta eta joku mozketa asko izan ziren talde bien aldetik. 20.minutuan Jurgik izan zuen gol aukera garbia, atezainari buruz-gain baloia botatzen saiatu zen baina beste behin bikain Bergarakoen atezaina. Partiduko azken gol-aukera "River" Soraluzeko aurrelariak izan zuen baina enegarren aldiz bergarakoen atezainak desbideratu zuen baloia.

Denboraldia amaitutzat eman du beraz Soraluze "A" taldeak urte on baten ostean sailkapeneko 5. postuan. Amaikak Bat eta Arrasate taldeak lortu dute igoera postuetan sailkatzea eta Usurbil eta Antzuola izan dira azken bi sailkatuak.

1go Jubenilen maila IGOERA FASEA

Taldeak: Soraluze 7-5 Billabona

Sailkapena:7. 24 punturekin

Goleatzaileak: Koldo (3), Ima (1), Mauri (2) eta Ima (1)

Adorea erakutsiz eman zioten buelta markagailuari

12 gol ikusteko aukera izan zen Soraluze eta Billabonaren arteko partiduan. Defentsan ahul ekin zion partiduari etxeko taldeak eta 8. minuturako 0-2 irabazten jarri ziren Billabonakoak. 14. minutuan Koldok egin zuen etxekoen lehen gola indartsu baloi luze bat azken unerarte borrokatuz eta jokaldia bikain amaituz (1-2). 19. minutuan  bisitariek hirugarrena egin zuen defentsaren huts bat baliatuz (1-3). 21. minutuan Josebak alde murriztu zuen (2-3). 23.minutuan Maurik lortu zuen bularrarekin baloia sare barrura bidalita berdinketaren gola (3-3). Mauriren izan zen etxekoen laugarrena ere. (4-3). 40 minutuan Billabonak penaltiz lortu zuen berdinketaren gola (4-4).

Bigarren zatia hasi era berehala jarri ziren berriz ere aurretik Billabonakoak (4-5). 13.minutuan Imak gol ikaragarria egin zuen boleaz baloia sare barrura bidalita (5-5). 23. minutuan Koldok bakarkako jokaldi aparta egin zuen gola eginez (6-5). 35. minutuan Koldok partidua erabakita utzi zuen zazpigarren golarekin (7-5).

Jubenilek 7. postuan amaitu dute  igoera faseko ligaxka. Igoera fasean irregulartasun asko izan dituzte partiduz partidu eta ondorioz puntu asko galdu dituzte bidean. Denboraldi osoan erakutsi dute gol asko egiten duen taldea dela.