Atxotegi-Bolinaga eta Santamaria-Aldape final-erdietan

G.Azkarate 2016ko mai. 10a, 11:34

Aitor Atxotegi eta Gorka Santamaria partidu ostean elkar zoriontzen

Soraluzeko lau pilotariak Deba Arroko pelota txapelketako final-erdietarako sailkatu dira binaka.  Ibai Kortabarria txapelketatik kanpo geratu da lau'terdian.

PELOTA

Deba Arroko txapelketa Binaka

Aitor Atxotegi- Ibai Bolinaga 22-8 Txurruka-Konde

Atxotegi eta Bolinaga ligaxkako lehenak

Atxotegi eta Bolinagak lehen postuan amaitu dute ligaxka eta final-erdietan Zubizarreta anaien kontra jardungo dute. Finalerako txartela joan-etorriko partiduan erabakiko da. Datorren astean Eskoriatzan jokatuko dute joaneko partidua eta bi aste barru Soraluzeko pilotalekuan partidu erabakiorra.

Santamaria eta Aldape ligaxkako hirugarrenak

Gorka Santamaria eta Andoni Aldapek atsenaldia izan zuten jardunaldi honetan baina Soraluzeko bikotea ere final-erdietarako sailkatu da ligaxkako hirugarren postuan. Santamaria eta Aldapek Muguruza eta Iñarra, Bergarako pilotariak, izango dituzte aurkari final-erdietan. Hirugarren izatearen alde txarra itzulikoa aurkariaren herrian jokatzea izan ohi da eta hortaz, lehen partidua Soraluzen jokatuko dute bi aste barru eta itzulikoa Bergaran.

Deba Arroko txapelketa Lau'terdian

Ibai Kortabarria 14-22 L. Ibarguren

Ibai Kortabarriarentzat amaitu da aurtengo txapelketa. Sailkapen orokorrean hirugarren postuan sailkatu da eta kanporaketetatik kanpo geratu da Soraluzeko pilotari gaztea. Berebiziko garrantzia zuen Legazpiko Ibarguren pilotariaren aurkako partiduak baina Kortabarriak ezin izan zuen legazpiarra mendean hartu.

Udaberri txapelketa Infantilak

Jonay-Urko 12-18 Lazkao