1go Erregional maila KOPA
Taldeak: Soraluze"B" 2-1 Arizmendi
Goleatzaileak: Mikel "letu" (1) eta Uriguen (1)
Sailkapena: 1go 37 punturekin
Hiru puntu eta final-erdiak begiz jota
Ez zuten partidu ona egin Ander de Luis-en mutilek Arizmendiren kontra. Tentsio gutxi, erabaki okerrak eta burua final-erdietan. Kontuak-kontu aurten Sora "B" taldeak golak egiten ditu eta bi nahikoak izan ziren Arizmendi mendean hartzeko.
Lehen zatian gol aukera gutxi izan ziren talde bien aldetik. 20.minutuan Aitor Buenok ateratako falta jaurtiketa bat sare barrura errematatu zuen Mikel "letu"k bat eta hutsekoa lortuz (1-0). Aitor Bueno, eibartarra, izan zen erdilari postuan jokoa zabaltzen eta alde batetik bestera baloia mugitzeko saiakera gehienak egin zituenak baina taldeari tentsioa eta kontzentrazioa falta izan zitzaion eta horrela lortu zuen Arizmendik partidua berdintzea. 45. minutuan korner batean arean bakar-bakarrik egin zuen errematea (1-1)
Bigarren zatian bisitariak partiduaren bila irten ziren eta gol-aukerak sortu zituzten "txopi"ren ate aurrean. Berdinketa apurtzeko baina Uriguen agertu zen 72. minutuan areaz kanpotik, atezainari baloia buruz-gain igarota, izugarrizko gola eginez . (2-1). Ordutik aurrera etxeko taldea esnatu egin zen eta itxura hobearekin amaitu zuen norgehiagoka. Azken gol-aukera 93. minutuan izan zuen Argoitzek baina bere jaurtiketa kanpora joan zen.
Hurrengo astean atsedena izango dute Soraluzekoek eta bi aste barru Ezozin Gipuzkoako 1go erregional mailako kopako final-erdietako partidua jokatuko dute.
Gorengoen erregional maila
Taldeak: Ikasberri 3-2 Soraluze "A"
Goleatzaileak: Oier Ariznabarreta (1) eta Koldo Aragon (1)
Sailkapena: 5. 48 punturekin
1go Jubenilen maila IGOERA FASEA
Taldeak: Usurbil 4-0 Soraluze
Sailkapena: 6. 21punturekin