Helburua lortu zuen atzo Irene Perez soraluzetarrak Bergarako Labegaraian laugarren postua lortu eta gimnasia erritmikoan Gipuzkoako txapelketarako sailkapena lortuta. Txapelketa Ibarran ospatuko maitzaren 14an. Bakarka eta taldean jardun zuen Irenek, minutu eta erdiko erakustakdia egin behar izan zuen mazekin bakarka. Taldeko erakustaldian aldiz, bi minutu eta erdiko erakusltaldia egin behar izan zuen 3 maza pare eta 3 uztairekin. Taldean lehen postua lortu zuen Ipurua klubeko neskekin.
Urtez-urte erronka berriak
2015. urtean Gipuzkoako gimnasia erritmikoko txapelketan Senior B mailan lehiatu zen lehen postua lortuz. Aurten erronka berri bati heldu nahi izan dio Irenek maila bat goragoko kirolariekin lehituta. Irenek esan digunagatik jakitun da Senior A mailan lehiatzea ez dela erraza izango baina gogotsu dagoela aitortu digu.
Irene Perez-ek 8 urte daramatza gimnasia erritmikoa praktikatzen. 11 urte zituela, 2008. urtean, Beijing-go joku olinpikoak telebistaz ikusi zituenean piztu zitzaion kirol honetarako grina eta ordutik gogor dihardu entrenatzen. Lehen sei urteak Soraluzen entrenamatzen igaro zituen eta 2014. urtetik Eibarko Ipurua klubean dabil. Astean lau egunez entrenatzen dute eta hiru orduko entrenamenduak izaten dira."Entrenamenduak oso gogorrak izaten dira baina oso gustora nago, kirol honek gauza asko eman dizkit: lagunak, esperientziak...".