Hiru puntu balio dituen gola egin du Jurgi Rasconek

G.Azkarate 2016ko mai. 1a, 21:19

1-0 hartu du mendean Soraluze "A"k Tolosa eta bostgarrenak dira sailkapenean. Soraluze "B" taldeak 4 gol sartu zizkion Aloña Mendi-ri. Jubenilek galdu egin zuten ta infantilek irabazi.

Gorengoen erregional maila

Taldeak Soraluze "A" 1-0 Tolosa

Goleatzailea: Jurgi Rascon

Sailkapena: 5. 48punturekin

Jurgik buruz egindako golak garaipena eman dia taldeari.

Gol aukera ugari izan ditu etxeko taldeak baina bigarren zatien iritsi da gola. Soraluzek jarri du partiduaren erritmoa eta beraienak izan dira gol aukera garbienak. Lehen zatiko 30.minutuan Aritz.ek izan du lehena "txato"ren erdiraketa bat errematatuz. 40.minutuan Tolosak izan du markagailuan aurreratzeko aukera baina Isusi atezainak ezerezean utzi du gol-aukera. Lehen zatia amaitzear zela "txato"k izan du atsedenaldira irabazten juteko aukera baina jaurtiketa kanpora joan da.

Bigarren zatia hasi eta berehala Isusik Tolosako aurrelariaren jaurtiketa gelditu behar izan du. Hortik aurrera etxekoak baloia alde bateik bestera mugitzen hasi dira eta gol aukerak bata bestearen atzetik sortu dituzte. 14. minutuan Unanuek izan du aukera garbia baina defentsak gol-marratik atera du baloia. 25.minutuan "txato"k zutoinean lehertu du baloia. 26. minutuan egin du Jurgik bat eta hutsekoa Oier Ariznabarretak atzeko lerrotik luze egindako pase bat buruz errematatuta atezainari buruz gain sareratuz. (1-0). Partiduaren hondarrean Tolosako atezainak etxekoen bigarren gola saiestu du "pando" eta Jurgi-ri hurrenez hurren bi geldiketa bikain egin ostean.

Soraluze "A" taldea 5.na da sailkapen orokorrean eta hurrengo astean Ikasberri-ri irabazita 5. postua zihurtatzea izango da helburua bi partidaren faltan.

1go Erregional maila KOPA

Taldeak: Aloña Mendi 0-4 Soraluze "B"

Goleatzaileak: Aitor Bueno (2), Egoitz Placencia (1),  eta Haritz  Igartua (1)

Sailkapena: 1go. 34 punturekin

1go Jubenilen maila IGOERA FASEA

Taldeak: Soraluze 1-2 Txintxerpe

Goleatzailea:

SAilkapena: 6. 21 punturekin.

1go Infantilen maila KOPA

Taldeak: Soraluze 5-1 Burumendi

Goleatzaileak: Mikel Romero (3), Jon Ander Murgizu (1) eta Hodei Tajuelo (1)

Sailkapena: 2. 15 punturekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.