Barixakuan pilota partiduak binaka eta lau'terdian

Erabiltzailearen aurpegia pelotaeskola 2016ko api. 28a, 11:18
Aimar Marquez

Arratsaldeko 19:00etan hasita Mikel Gallastegi-Aimar Marquez binaka eta Ibai Kortabarria lau'terdian arituko dira frontoian. Soraluzeko pilotari gazteak Legazpiko pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte.

Apirilak 29, barixakua

PELOTA

Lekua: Udal pilotalekua, Soraluze

Ordua:19:00

Infantilak binaka

Taldeak: Marquez-Gallastegi VS Arrasate

Senior mailan Lau'terdian

Taldeak: IbaiKortabarria VS Zendoia

Herriko pilotari gazteak Legazpiko txapelketako finalean

Zapatuan goizeko 10:00etan jokatuko dira Legazpiko pilota txapelketako finalak. Aurre-benjamin mailan Unax Rodriguez- Gorka Rascon  eta infantil mailan Mikel Gallastegi-Aimar Marquez bikoteek finalak jokatuko dituzte.

Deba Arroko pilota txapelketan aurrera

Martitzen eta eguaztenean jokatu zen Deba Arroko laugarren jardunaldia. Aitor Atxotegi eta Ibai Bolinagak 22-9 hartu zuten mendean Muguruza eta Iñarra bikotea. Ligaxkako lau partiduetatik lau irabazi dituzte. Gorka Santamaria eta Andoni Aldapek aldiz eguaztenean 22-16 hartu zuten mendean Eskoriatzako Oiartzabal-Zubizarreta bikotea. Lautik hiru dituzte irabaziak Gorkak eta Andonik.