[BIDEO ERREPORTAJEA] Irene Alvarezekin berriketan eskaladaz

G.Azkarate 2016ko api. 27a, 21:30

Irene Alvarez Soraluzeko eskalatzaile gazteak duela zazpi urte eskalada munduan hasi zenetik gaur egunera arte izandako bizipenak kontatu dizkigu. Txapelketa eta entremenduetako argazki eta bideo zatiak ere jaso ditugu bideo-erreportaje honetan. 

Irene Alvarez, 23 urte eskalatzailea

Noiz hasi zinen eskalatzen?

2007. Urtean Bergarako rokodromoan, bertako lagun batek bultzatuta

Zein eskalada mota egiten duzu?

Kirol eskalada, sokarekin arri handietan, eta Boulder-a, leku itxietan blokeetan.

Zer da eskaladaren alde onena?

Lagun artean sortzen den giroa

Noiz hasi zinen txapelketetan lehiatzen?

2011. Urtean Gasteiz-ko Liga Boulder Txapelketan, 4 aldiz izan naiz bertan. Euskadiko txapelketan hiru aldiz parte hartu dut eta 2011. Urtean Espainiako txapelketan.

EHan badago afizioa?

Bai, 50 eskalatzailea inguru batzen gara txapelketetan eta horietatik kanpo askoz gehiago.

Nola amaitu duzu denboraldia?

Liga Boulder txapelketan hirugarren postuan eta entrenatzen jarraitzeko motibatuta.

Hurrengo erronka?

Espainiako txapelketan lan ona egitea

Eskalatzeko leku kuttunena?

Albarracin-eko arroka, Teruel herrian.

Eskalatzaile gustokoena?

Josune Bereziartua, marka guztiak hautsi ditu mundu mailan emakumezkoen artean.

Eskalatzera nora jungo zinateke?

Yosemite-ra (Aeb)

Zer da EUTSIZAK?

Ion Arrieta eskalatzailea eta biok sortu genuen promoziorako marka da.