Baka atezaina salbatzailea Ezozin

G.Azkarate 2016ko api. 24a, 19:00

94. minutuan egindako geldiketa apartari esker hiru puntuak etxean geratu ziren eta lider amaituko dute kopako ligaxka. Sora "A"k irabazi egin du Eibarren. Jubenilek eta infantilek galdu egin dituzte beraien partiduak.

Apirilak 23, zapatua

1go Erregional maila KOPA

Taldeak: soraluze "B" 2-1 Urola

Goleatzaileak: Raul (1) eta Ander de Luis (1)

Sailkapena: 1go 31 punturekin

Kopako final-erdiak etxean jokatuko dituzte soraluzekoek

Garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Soraluze "B" taldeak. Urola 2-1 mendean hartu ostean kopako ligaxkako lehen postua bermatu dute Ander de Luis-en mutilek bi jardunaldiren faltan. Horrezgain, final-erdiak etxean jokatzea ere irabazi dute soraluzetarrek eta partidu bakarrean erabakiko da finalerako txartela.

Partidua irabazteak zuen garrantziaz jakitun irten ziren jokalariak berdegunera, asko zegoen jokoan eta ezegoen huts egiteko betarik. 8. minutuan gerturatu zen lehen aldiz etxeko taldea Borja San Jose-ren jaurtiketa batekin. 14. minutuan Bueno-k egin zuen areaz kanpotik jaurtiketa baina beste behin Urolako atezainak erantzun bikaina eman zion. 25. minutuan izan zuten Urolakoek lehen zatiko gol aukera garbiena baina Delu-k atera zuen baloia ate azpitik. Lehen zatia amaitzeko 2 minuturen faltan Raul, etxekoen kapitainak, sartu zuen gol ikusgarria areaz kanpo Urolako atezainaren gainetik baloia sareratuta (1-0).

Gorka Ojeak ezker hegaletik erasoa bisitarien area ingurura eramaten jardun zuen partidu osoan zehar. 51. minutuan iritsi zen etxekoen bigarren gola. Bueno-k kornerra atera eta Delu-k autoritate handiz errematatu zuen baloia sare barrura. Gutxi iraun zuen pozak 54. minutuan Urolak aldea murriztu zuelako falta baten errematearekin (2-1). 56. minutuan Letu-k izan zuen partidua erabakitzeko abagunea baina ez zuen asmatu bakar-bakarrik atezainaren aurrean. partidua amaitzear zela 94. minutuen Vaca atezainak geldiketa bikaina egin zuen taldeari garaipena eta hiru puntuak emanaz.

Soraluze "B"k kopako ligaxkakao lehen postua bermatu zuen zapatuko garaipenrakin bi partidaren faltan. Orain soraluzetarrek final-erdiak prestatzeko bi partida izango dituzte. Lehen postuan amaitzeak gainera final-erdietako partidua etxean zaleen aurrean jokatzeko aukera emango dio taldeari.

1go jubenilen maila IGOERA FASEA

Taldeak: Idiazabal 5-4 Soraluze

Sailkapena: 7. 21 punturekin

1go infantilen maila KOPa

Taldeak: Ikasberri 4-2 Soraluze

Goleatzaileak:Mikel Romero(1) eta Ander Murgizu (1)

Sailkapena: 2. 16 punturekin

Apirilak 24, domeka

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Urkomendi14 1-2 Soraluze "A"

Goleatzaileak: Iosu Unanue (2)

Sailkapena: 5. 45 punturekin

Argazkiak: Gaizka Azkarate