Goizeko hamaikak aldera atera dira Estaziñotik eta Bergaratik buelta egin ostean, hamabietakoa egin dute Osintxun. Euri zaparradak Osintxuko bolatokiko aterpean harrapatu ditu. Handik berriz herrirako bideari heldu diote eta 13:00ak alderako heldu dira herrira, eguzkipean.
Gaurko martxaren bitartez, eguneroko bizimoduan bizikleta erabiltzeak ingurumenaren eta osasun fisikoaren aldetik dakartzan onurak azpimarratu nahi izan dituzte.