Txori kantarien txapelketa maiatzaren 1ean

E. Unamuno 2016ko api. 21a, 16:19

Pedro Luque Memorialaren II. Edizioa izango da aurtengoa. Eguraldia lagun, Ezoziko futbol zelaian jokatuko da.  

Iazko edizioan bezala, Euskal Herriko hainbat lekutatik ekarritako guardantxilo eta guardantxilo mixtoak lehiatuko dira.

Txapelketaren bultzatzaile eta antolatzaile nagusia Patxi Luque da, Eibarren bizi den soraluzetarra. Aitarengandik jaso zuen txoriak hazi eta lehiaketetara aurkezteko afizioa, eta azken urteotan hainbat lehiaketa irabazitakoa da Gipuzkoan eta lehen postuetan sailkatu izan da EAE eta Espainia mailan.  

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.