Laurogei txori kantuan, txorizaleen gozamenerako

Erredakzioa 2015ko mai. 3a, 13:21

Txori kantarien txapelketa-1Txori kantarien txapelketa-8

Larogei txori inguru lehiatu ziren Pedro Luqueren oroimenez atzo Ezoziko futbol zelaian egin zen txori kantarien lehen txapelketan. Jose Luis Fernandez eibartarrak jantzi zuen txapela kardantxiloen kategorian eta Tomas Irazola durangarrak kardantxilo mixtoenean.

Adin guztietako txorizaleek parte hartu zuten, EAEko hiru lurraldeetatik etorritakoak. Eguraldi onari esker, epaileek arazorik gabe epaitu ahal izan zituzten txorien kantuak futbol zelaiaren barruan kokatuta. Txoriak hirunaka pasatu zituzten epaileen aurretik, hamar minutuko txandetan. Goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko hiruretan amaitu zuten txapelketa sari banaketa ekitaldiarekin. Sari banaketan Patxi Luquek bere aita Pedro Luque txorizalearen oroitu zuen, eta bere amari eskerroneko berbak eta oroigarria eman zizkion. 

Lapurreta

Baina izan zen gertaera ezatsegin bat ere, halako giro onean zijoan txapelketa zertxobait ilundu zuena. Sari banaketaren aurretitxoan, Carlos Burguete erandiarrak autoko maletategian laga zituen hiru kardantxilo lapurtu zizkiotela jakinarazi zuen. Zegozkion sariak jaso ostean, sekulako disgustoarekin, negar malkotan alde egin zuen txorizaleak gainerako txorizaleen animo artean. Ohikoa ez bada ere, beste txapelketa batzuetan ere gertatu omen dira halakoak. Lorea de Castro kultura zinegotziak gertatutakoa arbuiatu zuen "halako jokaerek" gure herrian lekurik ez dutela adieraziz.      

Txori kantarien txapelketa-2

Txori kantarien txapelketa-3

Txori kantarien txapelketa-4

Txori kantarien txapelketa-5

Txori kantarien txapelketa-6

Txori kantarien txapelketa-7

Txori kantarien txapelketa-9

Txori kantarien txapelketa-10

Txori kantarien txapelketa-11

Txori kantarien txapelketa-12

Txori kantarien txapelketa-13

Txori kantarien txapelketa-14

Txori kantarien txapelketa-15

Txori kantarien txapelketa-16

Txori kantarien txapelketa-18

Txori kantarien txapelketa-17