Asteburuko irteera: arroil jeitsiera Hueskan

Erabiltzailearen aurpegia menditaldea 2016ko api. 12a, 13:49

Arroil jeitsiera Guara ibaian (Huesca).

Apirilak 23 eta 24an arroilak jaisteko irteera antolatu dugu Eibarko eta Elgoibarko mendi taldeekin batera. Guara-ra (Huesca) joango gara, bertan arroil asko dago eta.

Aukeratutako arroilak ondorengoak dira:

Rio Vero (6,5 km)
Peonero (4,2 km)
 
Bi arroilak hasi berriendako modukoak dira eta ez da behar esperientziaduna izaterik baina guztiz ezinbestekoa da igerixan ondo jakitea eta forma fisiko ona izatea, jaitsiera luzeak (4-7 km) eta neketsuak (6-8 ordu) direlako.

Materiala: Ez daukanak alokatzeko aukera izango du irteerako preziotik kanpo (joan aurretik abisatu behar da). Jakin beharreko datuak sexua, pisua eta altura dira. Prezioak: 30 € bi egunetarako, neopreno + eskarpinak
+kaskoa.
 
Prezioa: Zehaztu gabe dago oraindik. Pentsio erdia 28€ inguru dira baina jende kopurua ikusita agian autoetan joan beharko gara. 

Irteera: Larunbata, apirilak 23, goizeko 05:15etan.

Izen-ematea eta informazio gehiago: 685 77 42 79 (Xabier Tardio)

Jeitsieraren bideo bat: https://www.youtube.com/watch?v=bW4dsgvuEZM