Mendarotarren artean bizkorrena
208 korrikalarik hartu zuten parte atzo Mendaroko txirrindulari elkarteak eta Lizarpeko mendi taldeak antolatzen duten KilimonTrail mendi-lasterketaren VI. edizioan. 23km eta 1600 positiboko desnibela duen ibilbide gogorra egin behar izan zuten korrikalariek. Eguraldi ezin hobearekin esnatu zen arren atzo eguna aurreko egunetan egindako eurien ondorioz ibilbidea lokatzez beteta zegoen hainbat tokitan eta horrek lasterketaren exigentzia maila igo zuen. Jokin Muñoz sailkapen orokorrean 11. postuan helmugaratu zen eta Mendarotarren artean lehena izan zen.
Jokinek esan digunagatik urteko lasterketa kuttunetakoa da hau berarentzat; "herrian korrika egitea, lagunak ikustea, helmugaratzean familia bertan izatea izugarria da eta guztiz betetzen zaituen sentsazioa da ". Horrez gain, eskerrak eman nahi izan dizkie antolakuntzari, bolondres lanetan ibili direnei eta animatzera gerturatu diren herritarrei.
Sailkapen osoa hemen.