Apirilak 10, domeka
Atxotegi eta Bolinagak 22-3 irabazi zuten Txurruka eta Agirrebeñaren aurka
Deba Arroko txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten atzo Soraluzeko eta Elgoibarko bikoteek. Atxotegi eta Bolinagak ez zuten zailtasunik izan Txurruka eta Agirrebeña mendean hartzeko.
Lehen sakea elgoibartarrena izan zen eta baita lehen tantoa ere. Hori izan zen bisitariek egin zuten tanto bakarra partiduaren amaierarate. Aitor aurrean dena amaitzen hasi zen eta Bolinagak atzean ez zuen lan askorik izan. Atzeko koadroetara bidali zituen Ibaik pilota batzuk eta Elgoibarko atzelaria baino gehiago izan zen. Aitorrek aurrean aldiz berearekin jarraitu zuen eta jokaldi andana egin zituen askotariko tantoak lortuz. Partidua amaitzear zela izan zuten elgoibarkoek susperrarldi txiki bat eta bi tanto lortu zituzten erreskadan baina ordurako partidua galduta zeukaten.
Markagailua: 0-1/1-1/2-1/3-1/4-1/5-1/6-1/7-1/8-1/9-1/10-1/11-1/12-1/13-1/14-1/15-1/16-1/17-1/18-1/18-2/18-3/19-3/20-3/21-3/22-1
Apirila 8, barixakua
PELOTA
Infantilak
Taldeak:Gonzalez- Aizpuru 10-18 Aretxabaleta
Lau' terdian
Taldeak: Gorka Santamaria 12-22 Juaristi
Lau' terdian
Taldeak: Ibai Kortabarria 22-14 Narbaiza