Aritz Perez garaile Mirandan

G.Azkarate 2016ko api. 7a, 16:37

Aritz Perez soraluzetarrak Gaztela eta Leongo Q2 mailako Quad offtrack txapelketako bigarren proba irabazi zuen domekan Miranda de Ebro-ko Las Bayas zirkuituan. Sailkapen orokorrean 11. postuan sailkatu zen Soraluzeko pilotua.

Q1 mailara igotzea; aurtengo helburua

Hiru urte daramatza Aritz Perez soraluzetarrak Quad-arekin entrenatzen eta lasterketak korritzen. Aurtengo erronka Q2 mailatik Q1 mailara igotzea da. 2015. urtean Gaztela eta Leongo txapelketa bigarren postuan amaitu zuen Soraluzeko pilotuak. Txapelketa honetan Bartzelona, Kantabria, Galizia, Asturias, Euskal Herria eta penintsulako beste hainbat tokitako pilotuek hartzen dute parte.

Domekan korritu zen Las Bayas zirkuitoko lasterketa,  Quad Offtrack Gaztela eta Leon txapelketako bigarrena. Aritz Perez lasterketa hasieratik bere mailako (Q2) taldearen aurrean kokatu zen eta aurrean eutsi zion lasterketa amaitu arte. Esan digunagatik zirkuito honek ez dauka zailtasun tekniko handirik salto gutxi dituelako eta saltoak direlako zirkuito batean ezberdintasuna ezartzen dutenak. "Salto bat egin ostean lurreratzean dago gakoa, atzeko edo aurreko gurpiletan lurreratzean alde handia dago eta ekintza tekniko horiek ezartzen dute pilotuen arteko maila. Hurrengo lasterketa hiru aste barru Leon-en izango du  Aritz Perez-ek Laguna de Negrillo zirkutuan, txapelketako hirugarrena izango da.

Txapelketako sailkapen nagusia hemen.

Prestaketa onaren garrantzia

Urtez-urte lan gehiago eta prestaketa hobea lantzen ari da Aritz emaitzak hobetzeko; "pasadan urtean hasi nintzen ginasioko lana serio hartzen eta asko lagundu dit quad-aren gainean fisikoki asko sufritzen da-eta". Joseba Ramos izan ohi du Aritzek laguntzaile moduan lasterketa guztietan. Josebak 6 urtez korritu zuen Quad-arekin eta gaur egun erretiratuta dagoen arren Aritz Perez-i hark ikasitakoa trasmititzea du helburu.

Soraluzeko pilotuak hainbat laguntzaile ditu txapelketetan korritzen jarduteko ezinbestekoak direnak, tartean dira; Eibarko Garages Garcia,  Gasteizko DCL metrología, Elgoibarko Irudi argazki denda eta Donostiako Hi-Tech suspensiones de competición hornitzaileak. "Jasotzen dudan laguntza ezinbestekoa da niretzat eta asko eskertzen dut; piezak, gurpilak,olio aldaketak, merchandising-a eta bestelako produktuekin laguntzen didate".

[BIDEOA]

Ikusi Aritz Perez-ek 2015. urtean El Rebollar zirkuitoan egindako lasterketa hemen.