Jose Luis Fernandezek bigarren mailako liga irabazi du

E. Unamuno 2016ko mar. 30a, 07:30

Galdakaoko Bolei Taldea. Jose Luis atzeko ilaran dago, eskuma aldetik hasita lehenengoa.

Jose Luis Fernandez soraluzetarrak Gaztela eta Leongo bigarren mailako bolei ball liga irabazi du Galdakao Bolei Taldearekin. 

Galdakao Bolei Taldeak sekulako marka lortu du: Gaztela eta Leongo ligan jokatutako hamalau partiduetatik hamairu irabazi ditu eta bakarra galdu. Klub galdakoztarrak maila altuagoan lehiatzeagatik parte hartzen du Gaztela Leongo ligan, EAEn ez baitago behar beste talde liga osatzeko. Gaztela Leongo liga irabazi izanak aukera ematen dio Espainiako lehenengo mailako ligarako igoera-fasea jokatzeko.

Klubak datozen egunetan erabaki beharko du lehenengo mailarako igoera-fasea jokatuko duen ala ez. Lehenengo mailara igotzeak betebehar eta gastu handia ekarriko lekarkioke klubari eta, ondorioz, oraindik ez dute erabaki igoera-fasea jokatuko duten ala ez. Jokatzea erabakiko balute, maiatzaren 5etik 8ra bitartean jokatu beharko lukete asturiar eta galiziarren aurka.  

Ordiziako Bera Beraren atzetik  EAEn maila altuena duen eskubaloi taldea da Galdakaoko Bolei Taldea. Jose Luisek urte asko daramatza bolei ball-ean jokatzen eta oso gustura dago aurten lortutako garaipenarekin.