2016ko Boulder Ligako azken proba Burgelun
2015. urtean bezala, 2016ko Bulder Ligako azkenengo proba Burgeluko “Landederra” polikiroldegian ospatu zen. Herri txiki honetan sortzen den giroa aparta eta emozioz beterikoa izaten da beti, eta larunbatekoa ez zen gutxiago izan. Aipatzekoa da, azkenengo proba hontan partehartzaileen ia erdia emakumezkoak izan zirela. Guztira 53 eskalatzailek parte hartu zuten.
ELITE mailan, gizonezkoetan, garailea Adrian Donnay izan zen, egundoko indarra erakutsiz, jarraian Txomin Arantzamendi eta bere anaia Borja Donnay sailkatu ziren. Hiruren artean ez zen puntuaketan alde nabarmenik izan, baina finala erabakikorra izan zen: Borjak bloke bat egitea lortu zuen, Txominek bi eta Adrianek hirurak.
Ondoren, ELITE mailako emakumezkoak atera ziren. Lehen hiru sailkatuak oso parekatuta ibili ziren, goizeko sailkapenean ia puntu kopuru bera lortuz. Arratsaldeko finalean, berriz, Irene Alvarezek hiru blokeak lehenengo saiakeran egitea lortu zuen, jarraian Izaro Azkue sailkatu zen, saiakera batzuk gehiago behar izan zituelako, eta hirugarren postuan Olaritz Arakama sailkatu zen.
Burgeluko probako finalak amaitu zirenean 2016ko Bulder Ligako garaileei sariak eman zizkieten
eta jarraian eskaladako materiala zozketatu zen.
Iturria: EUTSIZAK