Martxoak 18, barixakua
Udaberri pala txapelketa FINALA
TAldeak: Jon Gallastegi-Jon Heriz 20-25 Mutriku
Mutrikuarrak garaile Aginagan
Finalak, jokatzeko partidu bereziak izaten dira sortzen den giroa, urduritasuna, gogoa eta irabazteko grinagatik. Bart Aginagako frontoian urduritasuna zen nagusi palarien artean. Soraluzekoak iritsi ziren frontoira lehendabizi eta mutrikuarrak ondoren. Harmailetan Soraluzetik bertara joandako zaletuak eta beste hainbat pala-zaletu. Iluntzeko zortziak pasata hasi zen finala.
Lehen zatia guztiz berdintuta joan zen bi taldeen artean. Hein haundi batean urduritasunak lau palarieri partiduan sartzea galarazi zien eta pelota andana huts egin zituzten. 14-14koa izan zen partiduko zortzigarren berdinketa.
Partidaren zati erabakiorrean mutrikuarrak markagailuan aldea handitzen hasi ziren 15-17 bi tantoko aldea lortu harte. Gallas-ek aurrean jokaldiak egiteko zailtasunak izan zituen eta jokoaren zama guztia Heriz-ek izan zuen atzean. Markagailuko aldea lau tantora zabaldu zen eta fisikoa eta burua hotz mantentzea lan nekeza izan zen soraluzetarrentzat. 19-22ko emaitzarekin bazirudien Soraluzeko bikoteak aukera txikirenbat bazuela baina mutrikuarrek 23.na egin zuten. Partida 20-25 amaitu zen mutrikuarren alde. Gallas eta Heriz zapore gazi-gozoarekin itzuli ziren herrira txapelketa bikain bat egin ostean azken partiduan galdu eta gainera ez zutelako partidua gozatzeko betarik izan.
Markagailua: 1-0/1-1/1-2/2-2/3-2/3-3/4-3/4-4/5-4/6-4/6-5/7-5/7-6/7-7/7-8/7-9/8-9/9-9/10-9/11-9/12-9/12-10/12-11/13-11/13-12/13-13/13-14/14-14/14-15/14-16/14-17/15-17/15-18/16-18/16-19/16-20/17-20/18-20/19-20/19-21/19-22/19-23/20-23/20-24/20-25.