Abian eztabaidaren bigarren asanblada zapatuan

Soraluzeko Ezker Abertzalea 2016ko mar. 15a, 13:00

Zapatuan 10:00etan Soraluzeko ezker abertzaleak Abian eztabaidaren bigarren batzarra egingo du Zinean. Lehen batzarrean Soraluzen ia gehiengo osoz txostenari baiezkoa eman zioten. Euskal Herrian zehar egindako batzarretan parte hartu duten herritarren %81ak eman dio babesa txostenak proposatzen zuen tesi nagusiari. Zapatuko batzarrean azpi-tesiez eztabaidatuko dute.

Zapatuan egingo den batzarrean bost punturen inguruan eztabaidatuko du ezker abertzaleak: lehena, ezker abertzalearen proiektu politikoaz; bigarrena, eskaintza independentistaren birsortzeaz; hirugarrena, proposamen taktikoei buruz; laugarrena, gatazkaren ondorioak konpontzeko bideaz; eta bosgarrena, antolaketa ereduaz.

Proposamen alternatiboak aurkeztu ahal izango dira eta guztien artean eztabaidatu beharko dituzte. Proposamenek aurrera egiteko gehiengoaren babesa beharko dute batzarrean.

Edonork deskargatu dezake txostena hemen: www.ezkerabertzalea.info

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.