Horretarako eskaintza independentista berritu beharra adostu dute, Euskal Estatuaren aldeko diskurtso berria osatuz eta herrigintzarako mugimenduak sustatuz instituzioetan zein herritarren artean.
Babesa adierazi zion atzo Soraluzeko ezker abertzaleak ABIAN txostenari. Aldeko 39 boto eta boto txuri bat jaso zituen. Bigarren asanblada martxoaren 19an izango da Antzokian, goizeko 10:00etan. Bertan ondorengo puntuez eztabaidatu eta planteamendu alternatiboak aurkeztu ahal izango izango dira horien inguruan:
- Eskaintza independentista berritu beharra
- Herrigintza ardatz izan beharra
- Independentziarako planteamendu taktikoak
- Gatazka politikoaren ondorioak konpontzeko bidea
- Antolakuntza eredua
Planteamendu alternatiboek aurrera egiteko asanbladaren gehiengoaren babesa beharko dute.