Jokin Muñoz 15. Oñatin

Gaizka Azkarate 2016ko mar. 14a, 12:36

01:49:42ko denborarekin helmugaratu zen Jokin Muñoz Oñatiko XXV. duatloiaren edizioan. Irabazlea Yepa!Triatloi klubeko Jon Unanue izan zen 01:46:15ko denborarekin.

San Prudentzioko aldapetan erabaki zen lasterketa
Euskadiko distantzia motzeko duatloi txapelketako probetako bat da Oñatiko duatloia. 9km korrika, 39km bizikletan eta 4,5km korrika egin behar izan zituzten kirolariek. Jokin Muñoz-ek aurreko taldean egin zituen probako lehen 9 kilometroak. Bizikletaren zatia aurrean hasi zuen Jokinek eta San Prudentziora bi itzuli zituen soraluzetarrak aurretik. Bigarren itzulian aldapa gogorrak igo behar izan zituzten. Bertan zatitu zen aurreko taldea eta guztiz sakabanatua iritsi ziren talde hori osatzen zuten kirolariak korrika egin beharreko azken 4.5kilometroetara. Jokinek esan digunagatik sentsazio onekin amaitu zuen probaren azken zatia 8. debora onena eginez. Azkenean 15. zeharkatu zuen helmuga 01:49:42ko denborarekin. Jon Unanue irabazleak baino 3 minutu'terdi gehiago behar izan zituen Jokinek helmugaratzeko.

Sailkapen osoa hemen:

Argazkia: Irati Iñurrieta