Gallas eta Heriz finalean

Gaizka Azkarate 2016ko mar. 12a, 11:39

Partida estu baten ostean Udaberri pala txapelketako finalerako txartela lortu zuten bart Gallas eta Heriz-ek Azkoitiko bikoteari 25-18 irabazita. Soraluzeko pilotariek Deba Arroko pilota txapelketako estreinako partida jokatu zuten.

Udaberri pala txaplketa FINAL-ERDIAK

Taldeak: Jon Gallastegi-Jon Heriz 25-18 Azkoitia

Markagailuak jarri zuen partidako erritmoa
Finalerako txartela zegoen jokoan bart Soraluzeko frontoian eta joaneko partidan 5 tantoko aldea atera zion Azkoitioko bikoteak Soraluzekoari. Irabazi eta aurkariak 20 tanto edo gutxiago egitea ezinbestekoa zuten Gallas eta Heriz-ek eta partida hasiera oso estu baten ostean markagailuan aurrera hartzea lortu zuten  garaipena lortuz.

6-6koa izan zen partidako azken berdinketa. Ordu-arte partida berdindurik zegoen eta atzean Heriz lan asko egitera behartu zuten azkoitiarrek  baina partidatik atera gabe lana erruz eginda eutsi egin zion Azkoitikoen jokoari. Momentu horretan Gallas aurrean azaldu zen eta aurkarien huts batzuk eta aurrean egindako jokaldi batzuk tarteko 13-6ko aldea jarri zuten markagailuan. 19-12koa izan zen etxekoek izan zuten alde handiena. Azkoitiko palariak ez zuten etsi eta presioa egiten hasi ziren soraluzetarrak lan fisiko handia egitera behartuta. 20-13an hartu zuten etxekoek azken atsedena eta eta 23-16an zirt-edo zart egin beharra zuten partida amaitzeko. 24-18koarekin huts egitea zen beldur handiena baina azkoitiarren sakea ondo eutsi zuen Heriz-ek eta partida amaitu zuen Gallas-ek jokaldia eginez eta finalerako txartela lortuz.

Markagailua: 0-1/1-1/1-2/2-2/2-3/2-4/3-4/4-4/4-5/5-5/6-5/6-6/7-6/8-6/9-6/10-6/11-6/12-6/13-6/14-6/15-6/15-7/15-8/16-8/16-9/16-10/16-11/17-11/18-11/19-11/19-12/19-13/20-13/21-13/21-14/21-15/22-15/22-16/23-16/24-16/24-17/24-18/25-18.

Deba-Arroko pelota txapelketa

Taldeak: Gorka Satamaria-Andoni Aldape 16-22 Aitor Atxotegi-Ibai Kortabarria

Ez ziren fin ibili Soraluzeko pilotariak

Deba Arroko txapelketako lehen jardunaldia Soraluze pelotaelkarteko  bi taldeen artean jokatu zuten atzo eta ondo ezagutzen zuten elkar lau pilotariek. Partida oso nahasia jokatu zuten laurek Kortabarria eta Aldape txukun ibili ziren atzean pilota askorik galdu gabe baina ez zuten pilota gozatzerik lortu partidaren zati handienean. Aurrean Atxotegi eta Santamariak oso partida gorabeheratsua jokatu zuten biek ala biek huts asko egiten alde batetik eta  jokaldiak egiten aurreko koadroetan bestetik.
Santamariak ongi baliatu zuen sake-errematea eta hainbat tanto lortu zituen horrela. Atxotegi-ri partidan sartzea kosta zitzaion baina partidaren azken txanpan erakutsi zuen jokaldiak amaitzeko duen erraztasuna eta erabakiorra izan zen azken txanpan partida irabazteko.

Jende ugari batu zen atzo Soraluzeko frontoira pala eta pilota partiduez gozatzera eta giro ona sortu zen bart pilotazaleen artean.

Markagailua: 1-0/2-0/3-0/3-1/3-2/4-2/5-2/6-2/6-3/6-4/6-5/7-5/7-6/7-7/8-7/9-7/9-8/9-9/10-9/11-9/11-10/11-11/11-12/11-13/12-13/13-13/13-14/13-15/14-15/14-16/14-17/14-18/15-18/16-18/16-19/16-20/16-21/16-22.

Argazkiak: Gaizka Azkarate