"Legioa gara eta iraultza egitera gatoz"
"Gaur, esnatzerakoan une berezietan ateratzen zaidan irribarre gaizto horietako bat atera zait. Badakizu, horietako irribarre zelatari bat, zirikatzaile bat,irribarre harro bat, irabazlearen irribarrea...Gaur MARTXOAK 8 delako, emakumearen eguna delako, emakume guztioana; langileona ,ikasleona, ilea motzegia dugunona, ahotsa altzaten dugunona, borrokatzen dugunona, kalera irteten garenona, ezetz esaten dugunona, gogoak eman digulako minifalda motza daramagunona, txandala daramagunona, gaur emakume sentitzen garenona, lodiona, argalona, pobreona, amarena, eta ama ez izatea aukeratu dugunona, guztiona.
Gaur atzo baino gehiago gara, eta gehiago izaten jarraituko dugu. Entzungo dituzte gure pausoak eta irrintziak eta batez ere, gure aurpegiko irribarrea ikusiko dute, legioa gara eta iraultza egitera gatoz". (Gaur Korner Moreako kideek sare sozialetan zabaldu duten mezua)