Emakumezkoen parte hartze handia Amurrion
Emakumeen presentzia geroz eta handiago da boulder-ean eta Amurrioko proban parte hartzaileen ehuneko 50a izatera iritsi da 2016ko edizioan. Elite mailan lehiatu ziren Irene Alvarez eta Jon Arrieta. Emakumezkoen elite mailan hirugarrenez erreskadan Irenek podiumera igotzea lortu zuen. Sailkapen fasean Irene aurkari guztien artean indartsuena izan zen baina finalean aldiz Olaritz Arakama nagusitu zitzaion soraluzetarrari. Gizonezkoetan aipagarriena sailkapen fasean eskalatzaileak erakutsitako maila izan zen eta azken fasean Borja Donnay nagusitu zen. Jon Arrieta, jaiotzaz bergararrra baina soraluzen bizi dena, 4. sailkatu zen podiumetik oso gertu.
Sailkapena:
Sub 16 Emakumezkoak: 1- Irune Calvo 2- Nahia García de Eulate 3- Ane Hidalgo
Sub 16 Gizonezkoak: 1- Mikel Cuerda 2- Oiher Poplawski 3- Beñat Martinez
Herrikoia emakumezkoak 1- Irati Musitu 2- Sahiela Gonzalez 3- Itziar Pomar
Herrikoia gizonezkoak: 1- Mikel Riaño 2- Borja Jimenez 3- Gorka Aguinaga
Elite Emakumezkoak 1- Olaritz Arakama 2- IRENE ALVAREZ 3- Irantzu Porres
Elite Gizonezkoak: 1- Borja Donnay 2- Adrián Donnay 3- Gorka Santisteban 4-JON ARRIETA
2016 Boulder ligako hurrengo jardunaldia Elburgon ospatuko da martxoaren 19an.
Iturria: EUTSIZAK