Hotza etsai nagusi XXV. Eibarko duatloian
00:57:16 minutu behar izan zituen Jokin Muñoz soraluzetarrak Untzaga plazan helmuga zeharkatzeko. 5 kilometro korrika 19 kilometro bizikletan eta 2.5 kilometro korrika egin behar izan zuten bertaratutako kirolariek. Jokinek lehen 5 kilometroak abiadura onean egin zituen eta sentsazio onekin esan digunagatik. Probako lehen zatia 12. postuan amaitu zuen. Bizikletan, hotz handia zegoelako, ez zen eroso sentitu eta ez zuen lortu bizikletaren gainean maila ematerik postu batzuk galduz. Azken zatia korrika egin ostean 21. postuan helmugaratu zen Jokin. Eibarko duatloiaren XXV. edizioa Mugarra triatloi taldeako Oier Ariznabarretak irabazi zuen. Sailkapen osoa hemen.
Jokin Muñoz-ek zapatuan, hilak 12, Oñatiko duatloia korrituko du. Lasterketa hau Euskadiko txapelketaren barruan dago eta 9km/36km/4.5km-ko distantziak osatzen dute.
Argazkia: irati Iñurrieta