Gorengoen erregional maila
Taldeak:Lagun Onak 1-1 Soraluze "A"
Goleatzailea: Asier Pando
Sailkapena: 6. 36 punturekin
1go Jubenilen maila IGOERA FASEA
Taldeak: Soraluze 3-1 Ikasberri
Goleatzaileak: Koldo (1), Mikel "letu (1)" eta Ion Perez (1)
Sailkapena: 3. 17 punturekin
Garaipen sendoa lortu dute jubenilek
2. minutuan aurretik ipini da markagailuan Soraluze Mikel "letu"ren gol bati esker (1-0). Ikasberri minutu onak jokatzen ari zela bigarrena egin du Koldok 14. minutuan falta jaurtiketa bat zuzenean sareratuz (2-0). 16. minutuan aldea handitzeko aukera izan dute Soraluzekoek baina penalti bat huts egin dute. 33. minutuan falta jaurtiketa batean huts egin du Soraluzekoen defentsak eta buruz gola sartu du Ikasberrik (2-1). 40. minutuan Ion Perez-ek partiduko jokaldia egin du soraluzekoen zelaian baloia lapurtu, "auto-pase" batekin Ikasberriko jokalari bat atzean utzi, zelai osoa zeharkatu, beste bi jokalariri izkin egin eta Ikasberriren atea zulatuz (3-1).
Bigarren zatian Ikasberri baino gehiago izan dira soraluzetarrak eta gol aukerak sortu dituzte. Ikasberrikoek ez dute jakin partidua bideratzen eta ez dute gol aukera argirik sortu Jon-en atean. 5. aldiz jokatu dute elkarren aurka Ikasberri eta Soraluzek eta gaurkoa izan da Victor eta Jokin-ek zuzentzen duten taldearen lehen garaipena.
Soraluzetarrak hirugarren postuan daude 17 punturekin bigarren sailkatua, Vasconiarekin berdinduta. Hurrengo astean indarrak neurtuko dituzte Soraluze eta Vasconiak Puio futbol zelaian, Donostian.
1go Infantilen maila KOPA
Taldeak: Soraluze 0-4 Ikasberri
Sailkapena: 2. 6 punturekin