Gorengoen erregional maila
Taldeak: Soraluze "A" 1-1 Mondragon C.F
Goleatzailea: Jon Agirregomezkorta "Txato" (1)
Sailkapena:6. 35 punturekin
Luze egin zitzaion partidua Sorari
Eguraldiak zer esan handia izango zuela partiduan aurreikustea erraza izan zen zapatu arratsaldez Ezozi futbol zelaian. Euria barra-barra eta berdegunea putzuz beteta zegoen, partidu fisikoa jokatu zuten talde biek. 4. minutuan izan zuen Arrasatek lehen aukera baina Isusik geldiketa aparta egin zuen baloia desbideratuz. 11. minutuan "Txatok" ezker hegalean baloia hartu hiru aurkariri izkin egin, jaurtiketarako prestatu eta gol bikaina egin zuen areaz kanpotik etxekoak markagailuan aurreratuz(1-0). Gutxi iraun zuen poztasunak 14. minutuan Isusi, etxekoen atezainak, huts egin zuelako baloi bat hartzerakoan eta Arrasateko aurrelariak baloia bultzatu besterik ez zuen egin berdinketa lortzeko (1-1).
Bigarren zatian etxekoak zailatu ziren eta gol aukerarenbat ere izan zuten baina taldea zatituta egon zen bigarren zatian. Gola sartzeko presak eta futbolean aritzeko zeuden zailtasunak defentsa eta erdilarien artean zulo handia sortu zuen eta Arrasateko taldeak aukera garbiagoak sortu zituen jokatzeko zeuden baldintzak hobeto aprobetxatuz. Soraluze 6. postuan dago sailkapenean eta hurrengo astean Lagun Onak taldearen aurka jardungo du Azpeitian.
1go Erregional maila KOPA
Taldeak: Arizmendi 1-5 Soraluze "B"
Goleatzaileak: Uriguen (1), Argoitz (3) eta Letu (1)
Sailkapena:1go. 18punturekin
1go Jubenilen maila IGOERA FASEA
Taldeak: Billabona 3-3 Soraluze
Goleatzaileak: Joseba(1), Letu(1) eta Koldo Aragon(1)
Sailkapena:3. 14 punturekin
1go Infantilen maila KOPA
Taldeak: Burumendi 0-3 Soraluze
SAilkapena: 1go 6 punturekin
Argazkiak: Gaizka Azkarate