Nola hasi zinen ?
Nire anaien eta lehengusuaren bitartez
Zerk erakartzen zaitu gehien?
Sortzen den giroak eta adiskidetasunak
Zeintzuk osatzen duzue Soraluzeko taldea?
Arritxa, Mendotz, Korta, "Ttxiki”-k eta nik, herrian denean bertako askok ere jokatzen dute.
Nola jokatzen da?
Hiru jaurtiketa daude eta gehitu egiten dira botatako txirloak. Banaka, bikoteka eta taldekako sariak daude jardunaldi bakoitzean eta txapelketa amaitzean.
Zenbat jardunaldi dira guztira?
10-12. Soraluzen, Elgoibarren, Bergaran, Azpeitian,Azkoitian, Elgetan, Eibarren eta Lasturren.
Noiz hasten da txapelketa?
Martxoa erdialdean.
Federatzeko zer egin behar da?
Herriko taldeko pertsona bati esan eta 5 euro ordaindu behar dira.
Nork jokatu dezake?
Bertan dagoen edozeinek jokatu dezake. Federatuta bazaude txapelketarako puntuagarria izango da egindakoa bestela eguneko saria irabazi dezakezu soilik.
Soraluzeko txapeldunik izan al da?
Nire anaia “Txiki”k irabazi zuen 2014an
Gazteak jokatzen dute?
Soraluzen gutxi, inguruetako herrietan badago zaletasuna.
Nola ikusten duzu etorkizuna?
Jende gaztea sartzen ez bada galtzeko arriskua dago. Nik gazteak animatzen ditut jokatzera eta zerbeza bat hartuz ondo pasatzera. Lagun artean zapatu arratsalderako plan ederra da eta.