Irene Alvarezek 2. egin du Donostiako boulder txapelketan

Gaizka Azkarate 2016ko ots. 24a, 12:32

Irene Alvarez eskalatzaile soraluzetarrak bigarren postua lortu zuen domekan Donostian jokatu zen VII. Pio Baroja boulder txapelketa.

Irene Alvarez burubelarri sartuta dabil 2016eko boulder denboraldian eta parte hartu duen bi txapelketetan podiumera igotzea lortu du. Aurreko astean garaipena lortu zuen Gasteiz-ko XIII. boulder edizioan eta aste honetan bigarren postua lortu du Donostiako Pio Baroja boulderraren VII. edizioan .

Argazkiak: EUTSIZAK.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.