Sora "B"k kopako lidertzan jarraitzen du

Gaizka Azkarate 2016ko ots. 22a, 11:20

Sora "B"k 5-1 irabazi zuen Aloña mendiren Kontra. Sora "A"k Urolaren aurka puntuak batzeko aukera ona galdu zuen. Jubenilek eta infantilek irabazi egin zituzten beraien partiduak/Argazkiak: Jokin ruiz

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Urola 1-0 Soraluze "A"

Sailkapena:6. 34 punturekin

Ihes egin zion partiduak Sora "A"ri

Lehen zatiko 14. minutuan jaso zuen gola Soraluzek gaizki defenditutako jokaldi batean. Urolako jokalariak bakarrik egin zuen errematea Isusiren ate barrura. Isusik hainbat geldiketa egin behar izan zituen markagailuan aldea ez areagotzeko eta lehen zatiko jokalaririk nabarmenena izan zen Caborekin batera. 38. minutuan Cabok izan zuen Soraluzekoentzat ordurarteko gol aukera garbiena baloia area barruan hanketara iritsi zitzaion baina jaurtiketa atezainak gertau zuen. 44. minutuan izan zuten Sorak azkena aukera Cabok, jokaldi on baten ostean, erdiratu eta Laskurainek baloia kanpora bota zuen ate aurrean.

Bigarren zatian Soraluzeko taldea nagusi izan zen eta gol aukerak sortu zituen bata bestearen atzetik baina ez zuten asmatu atea zulatzen. 41. minutuan Casadok jaurtitako falta batek jokalari guztien artetik pasa eta zutoinean jo zuen. Partiduaren azken gol aukera Jurgik izan zuen jaurtiketa gogor batekin baina atezainak gelditu eta bertan amaitu zen partidua. Soraluzek bi postu atzera egin ditu sailkapenean eta hurrengo astean Arrasate, bigarren sailkatua hartuko du Ezozin.

1go Erregional maila KOPA

Taldeak: Soraluze "B" 5-1 Aloña Mendi

Goleatzaileak: Mikel(1), Uriguen (1), Argoitz(1), Haritz (1) eta Gorka (1).

Sailkapena: 1go 15 punturekin

Etxean galdu gabe jarraitzen du Sora "B"k kopan

Lidertza zuen jokoan etxeko taldeak eta aurrekariak ez ziren onak Aloña Mendi Oñatiko taldeak ligan garaipena lortu zuen eta Ezozi futbol zelaian. Etxeko taldea ordea ez da ligako talde bera eta kopan oso fin ari da Ezoziko partiduetan. Hegaleko jokoa baliatu nahi izan zuen entrenatzaileak eta Borja San Jose hamaikakora itzuli zen. Berak egin zituen lehen bi golen erdiraketak; lehena 26. minutuan "Letu"k sare barruera eta bigarrena; 29.minutuan Uriguenek sartu zuen (2-0).

Bigarren zatia hasi eta berehala, 4. minutuan, egin zuen etxeko taldeak hirugarren gola; Raul-ek ateratako korner bat area txikian Argoitzek sare barrura bidalita (3-0). Kontra erasoan iritsi zen laugarrena, 22. minutuan Haritz Aranberri eibartarrak zelai guztia ziztu bizian zeharkatu zuen eta baloia gurutzatuz zulatu zuen Aloña Mendiko atezainaren sarea (4-0). 30.minutuan Oñatikoen gola iritsi zen falta bat defenditzerakoan etxekoek izandako gaizki ulertu baten ostean (4-1). Partiduaren ondarrean egin zuen Gorka Ojeak etxekoen azken gola Aitor Hontangasen pasea sare barruara lehertuz. Hurrengo astean Arizmendiren kontra jardungo dute Soraluzekoek Aretxabaletan.

1go Jubenilen maila IGOERA FASEA

Taldeak: Soraluze 4-1 Usurbil
Goleatzaileak: Aitor Barrutia(2), Joseba (1) eta Jon Perez(1)

Sailkapena: 3. 13 punturekin

1go INfantilen maila KOPA

Taldeak: Soraluze 5-0 Lagun Onak
Sailkapena: 1go 3 punturekin

Argazkiak: Jokin Ruiz