Otsailak 21, domeka
Taldeak: Jon Gallastegi-Jon Heriz (Soraluze) 25-17 Mikel Michelena-Jon choperena (Altzatarra)
Atzeko koadroetan erabaki da partidua
Gallas eta Heriz-ek txapelketa guztian erakutsi duten maila ona eman dute beste behin Soraluzeko frontoian. Partidu garrantzitsua zen, izan eren, Udaberri pala txapelketako final-erdietarako txartela zegoen jokoan. Atzeko koadroetan jokatu da partiduaren zati handiena eta astetik-astera maila hobearekin dagoelako erakutsi du Jon Heriz-ek. Partiduaren pixua hartu du hasieratik eta pilota atzean mantentzen jakin du baita aurrean tantorenbat egiten ere. Gallas aurrean ahal izan duenetan sartu da errematera eta tantoak egiteko gai izan da ezker pareta baliatuz. Partidu fisikoa izan da lau palarientzat eta Gallasek asko lagundu dio Heriz-i aurrean jokoa mozten partiduaren erritmoa lasaitu eta arnasa hartu zezaten.
Markagailua: 1-0/2-0/3-0/3-1/4-1/4-2/4-3/4-4/5-4/6-4/7-4/8-4/8-5/9-5-710-5/11-5/11-6/12-6/12-7/13-7/14-7/15-7/16-7/16-8/16-9/17-9/18-9/19-9/20-9/20-10/20-11/21-11/21-12/21-13/22-13/22-14/23-14/23-15/23-16/24-16/24-17/25-17